Konfiantzaren pedagogiaren markoa/laburpena

 Konfiantzaren pedagogia garatzeko baldintza pedagogikoak

1. Pertsonaren garapenerako eta zaintzarako baldintzak

Heezitzaileak bere gaitasunak identifikatzea, lantzea eta balioestea garrantzitsua da, ikasleen gaitasunak identifikatzeko, lantzeko eta baliosteko gai izateko.

  • Senak landu

Senak lau dimentsiotan zatitzen dira : motorra, emozionala, neurobegetatiboa eta imajinarioa. Hezitzailearen errola da senak pizten direlarik hauei molde egokian erantzutea. Sena horiek identifikatzen eta erantzuten erakatsi behar zaie haurrei, adini adaptatuz.

  • Gaitasunak identifikatzen-baloratzen-garatzen laguntzea

Kontzientzia hartu behar da pertsona bakotxak gaitasunak dituela. Hezitzaileak haur eta gazteen gaitasun horiek identifikatu behar ditu eta hari konzientzia hori harrarazi. Horrez gain, oraino landuak ez diren gaitasunak sakonarazi behar ditu: horrek ikaslearen autokontzeptua, autoestimua eta beraz bokazioen aurkikuntzan eraginak ukanen ditu. Bizitza-proiektua finkatzen lagundu behar dute funtsean.

  • Zailtasunak garaiz hautematea eta kudeatzen laguntzea :

Pertsonaren garapena laguntzeko beharrezkoa da zailtasunen aitzinean erreakzionatzen ikastea, izan zailtasunak lan ingurumenean edo bizi pertsonalean.

  • Sufrimenduarekin enpatizatzea :

Sinpatikoa eta enpatikoa izatea desberdindu behar dira. Enpatia erakustean interesa osoa ematen diogu pertsonari. Horrez gain, gure sufrimendu, haserre edo kezken gibelean dena identifikatzen ikasi behar dugu, bai gazteek bai helduok ere.

  • Zaintzaileak zaintzea

Konfiantzaren Pedagogian, zaintza komunitarioa praktikatzea gako garrantzitsua da (ikasle, profesional, eta guraso arteko zaintza).

Zer da ikastolako profesionalen zaintzea ?

-kalitatezko harremanak eraikitzen laguntzea
-profesionalen garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzea
-lanerako espazio atsegina eraikitzen laguntzea

Eta zer da gurasoak zaintzea ?

-ikuspegiak gurasoekin partekatzea
-beren heziketa-lanean laguntzea
-dituzten zailtasunetan bidelagun izaitea
-beren seme-alabez ditugun elgarrizketetan pertsona ikusteko eta ulertzeko dugun ikuspegitik komunikatzea.

2. Testuinguruaren baldintzak

Haurrak bere testuinguruan konfiantza ukan dezan, kontuan hartu behar diren baldintzak dira. Lau multzo aurkitzen ditugu :

  • Komunitatearekin lotura egitea: familia eta gizartea

Familiarekin lotura: ikastolak familiarekin harreman estua izatea oso garrantzitsua da, haurrak bere ikastolako hezitzaileengan konfiantza ukan dezan.

Nola egiten da ?
-familia ikastola barnera sarraraziz
-jardueretan parte harraraziz
-hezitzaileak familiarekin komunikatuz

Hau da, haurrak hori ikusten badu, konfiantza sortuko dio.

Gizartearekin lotura: Haurra handitzean, herria bere sozializaziorako espazio bilakatzen da.

Nola egiten da?
-herriko eragileak ezagutaraziz
-gauzak eginez.
==> konfiantza sortuko da

  • Espazioak eta denborak kontuan izatea

Espazioak : ikasprozesua eraikitzeko erabiltzen den egitura da. Espazioaren antolaketa biziki garrantzitsua da : ikasleen arteko harremana eta ongi izatea bermatzen du eta ondorioz hobekuntzak eragiten ditu. Ikaslea ongi sendi dadin, hiru antolaketa mota bermatu behar dira :
-talde handia
-talde kooperatiboa
-bakarka
Bukatzeko, ikasleari lasaitasunerako eta bere baitan biltzeko espazioak eskaini behar zaizkio : “imaginariuma” espazioa.

Denborak : denborari loturiko hainbat aldagai kondutan hartu behar dira :
-haurraren erritmo biologikoa (loa/jana)
-haurraren erritmo kognitiboa (arreta-gaitasun goreneko eta baxueneko denborak) Haur bakoitzaren erritmoa ezagutu behar da eta horren arabera jarduerak eman behar dira.
-arretaren iraupena : hezitzailea haurraren arretaren iraupenaz jabetu behar da eta saioak antolatzean hori kondutan hartu behar da.
– aktibazio eta desaktibazio motorra  : bakoitzaren erritmoa kondutan hartu behar da eta errespetatu.

  • Gelan giro atsegina sortzea : harremanak eta komunikatzeko moduak

Ttipidanik konfiantza giroan, untsa zaindua, maitatua eta ulertua senditzen den haurrak, oinarri sendoa ukanen du erronkei aurre egiteko.

Harremanak eraikitzeko moduak :  ikasle/irakasle harremana
-jatorra izan
-sakon entzuten jakitea
-harremanak sortu
-maitasunez jokatu behar
-pertsona moduan errespetatu behar
– garrantzia gehiago eman pertsonari, dituen arazoei baino
-haurren edo nerabeen beharrak aseko dituen giroa sortu

Erakaslea gelara aintzin arribatzea, gela girotzea, ikasleak banan bana agurtzea eta bukaeran ikasleak agurtzeko tartea hartzea garrantzitsua da.

Komunikazio motak:

Marshall Rosemberg-ek elkarrekiko errespetua eta elkar ulertzea helburu dituen pentsatzeko eta komunikatzeko modu bat proposatu zuen : “komunikazio ez bortitza”. Hau da, modu ez bortitzean adieraztea eta entzutea gai izaitea.

Adierazpenari dagokionez, gure komunikatzeko moduan lau galdera planteatzen dira :
– zer ikusten dut ?
-zer senditzen dut ?
-zer behar dut ?
-zer eskatzen dut ?

Entzuteaz ari garenean, galdera horiek pausatu behar ditugu :
– pertsona horrek zergatik erantzuten du horrela egoera horretan ?
-zer da benetan behar duena eta eskatzen duena ?

  • Taldekatze eraginkorrak egitea

Gure haurrak eta gazteak taldekatzeko moduek ere eragina dute haien ikas prozesuan eta konfiantzaren garapenean. Badira kontuan hartu beharreko zenbait aldagai :

dominantzia mota : bi profil bereizten dira : menderatzailea eta menderatua
lotura mota
adimen mota : ikasleen adimen motak konduan hartu behar dira
profil linguistikoa : lider linguistikoak identifikatu behar ditugu (euskararekiko motibazioa, euskara naturaltasunez erabiltzen dutenak). Hauek erakargarriak izaiten ahal daitezke taldea euskaraz aritzea bultzatzeko.
sexu eta genero aniztasuna : genero aniztasuna errespetatu behar da baita bide lagun izan ere (ez deus aurresuposatu, konfiantza- giroa sortu, ereduak eskaini, genero edo sexu aniztasunaren aurkako hizkera baztertzailearen aintzinean eskua hartu eta erasoak gelditu).
adinen arteko komunikazioa : adin desberdinetako ikasleen arteko elkar ekintza eta ikaskuntza aberasgarria eta eraginkorra da. Horregatik, hainbat adinetako ikasleak nahasi behar litezke. Horrela bi beharrei erantzunen dizkiegu : zaintzeko senari ( haundiek ttipiak zainduko dituzte) eta bakoitzak erritmo kognitiboaren arabera aurrera egiten ahalko du.

3.Irakatsi eta ikasteko baldintzak

Ikaslearen ikas prozesua atsegina eta arrakastatsua izan dadin diren baldintzak dira, lau multzo bereizten ditugu :

  • Motibazioa mobilizatzea

Zerk motiba dezake gai edo proiektu honetan aritzea ?

-irakasleon motibazioak
– testuinguru errealetan oinarritutako proiektuak eta jarduerak proposatzea
-testuingurua hobetzea eta eraldatzea helburu duten proiektuak edo ekimenak proposatuz
-manipulazioa edo esperimentazioa eginez
-elkarlanean lan eginez
==> motibaziorik gabe = kalitatezko eta sakonezko ikaskuntzarik ez !!

  • Ikaskuntza aktiboa izatea

William Glasser psikiatraren arabera, zuzendari edo nagusi izan baino, irakasleak gidari edo aholkulari izan behar du ikaslearentzat: besteari azaltzean hobeki ikasten dugu eta entzun edo ikusi ordez eztabaidatu eta azalpenak eman behar ditu ikasleak.

Zer da Konfiantzaren Pedagogiaren ikaskuntza aktiboa? Ikaskuntzan eta ikasteari indarra ematea. Lau alderdi ditugu aktiboa izateko:
pentsamenduan: ikasleak bere pentsamendua diseinatzen eta antolatzen lagundu behar dugu. Robert Swartz-ek, pentsamendu sortzailearen eta kritikoaren inguruko teorizazioan eta aplikazioan aditua, pentsamendua garatzeko onako trebetasunak landu behar direla aipatzen du: arazoak konpontzen ikastea, arazoen aurrean interbideak topatzen ikastea eta konzeptualizatzen ikastea.

-komunikazioan: hiru alderdi aipatu behar ditugu

  1. informazioaren komunikazioa: ikaslea entzun behar da eta hitz egiteko aukera eman behar zaio
  2. elkarrekintza arautzeko komunikazioa: gelako giroarentzat, esanguratsuak diren gertaeren inguruan, elkarren artean komunikatzeko eta ulertzeko espazioak eta denborak sortzea.
  3. konfiantzazko eta afektuzko komunikazioa: elkar ezagutzea, ulertzea eta onartzea ezinbestekoak dira.

esperimentazioa eta manipulazioa: Konfiantzaren Pedagogian funtsezkoak dira. Ikaslearentzat behatzea, ikertzea eta unkitzea beharrezkoak dira ulertzeko kasu zenbaitetan (kontzeptu abstratuetan). Ukituz eta ludikoa denean, ezagutzak erresago finkatzen dira memorian.

  1. berdintasuna suposatu, ezberdina eskaini: bide asko eskaini denak helmugara heltzeko
  2. esperimentaziotik eta bizipenetatik abstraziora jo: egoera errealitatetik eta konkretuetatik abiatzea baitezpadakoa da, bost zentzumenak eta gorputz osoa aktibatuz.
  3. gardentasuna bilatu, ulergarritasuna zaindu: zergatik eta zertarako egiten den esplikatu
  4. ikerketa praktikatu: interesguneak sortzeko
  5. ezagutza hitzetara ekarri: pentsamoldea egituratzeko
  6. mailaketa egokia bilatu
  7. zehaztasuna eta estimazioa landu
  8. zuzenekotik alderantzizkora
  9. eredu formalak eraiki
  10. ludikotasunean, umorean eta gozamenean

elkarlana: elkarlanean ikasleek gehiago eta hobeki ikasten dutela pentsatzen da. Johnsonen, Johnsonen eta Holubecen ustez, ikaskuntza kooperatiboak bost zutabe ditu:

  1. interdependetzia positiboa: nik nire helburua lortzeaz batera, besteek horiena lor dezaten ahalegintzen naiz.
  2. taldekideen arteko elkarrekintza: ezagutzak, ikuspegiak… partekatzen dituzte.
  3. taldekide bakoitzaren erantzukizuna: taldekide bakoitzak edukitu zaizkion helburuak edukitu behar ditu. Bakoitza, taldearen azken emaitzaren erantzule da.
  4. trebetasun sozialak: beharrezkoak dira taldeek funtzionatzeko. Taldekideek hartzen dituzten rolak, kideen arteko tentsioak eta gatazkak kudeatzen ikasi behar dute.
  5. taldearen autoebaluazioa

Bestalde, 1956an, Benjamin Bloomek sei mailatan sailkatu zituen pentsamendu trebetasunak eta 2000. urtean birformulatu egin ziren: ezagutza, ulermena, aplikazioa, analisia, sintesia eta ebaluazioa.

Horra ikaskuntza aktiboa bideratzeko proposamen metodolikoa:
Flipped Classroom edo ikasgela atzekoz aurrera: Irakaslearen azalpen magistralak grabatzen dira ikasleek hainbat aldiz ikasteko. Gela denbora, galderei eta kezkei erantzuteko da. Bergmannek eta Samsel kimikako bi irakasleek sortu zuten kontzeptua da.
PBL-POPBL edo problemetan/proiektuetan oinarritutako ikaskuntza: problema edo proiektua da irakaskuntzaren motorra: elkarlana, motibazioa areagotzea, ikasitakoa errealitaterai lotzea, autoestima eta autokonfiantza garatzea eta bakoitzaren indarguneak agerian ezartzea.
Ikaslearen eta irakaslearen ikasteko ingurune pertsonala edo PLE-a: irakasleak ikasleari bidea erakutsi behar dio, haien ikasketa eremua eratzeko. Gure sortzetik hil arte ikasteko gaitasunak eta gogoak ditugu eta horretan dihardogu beti.

Ezaugarriak:
-ikasleak bilatzen, sortzen, egokitzen eta zabaltzen ditu edukiak.
-ikasleak erreferentziazko taldeak ditu eta nahi dituen tresnak hautatzen ditu.
-internetetik elikatzen da.
-gizarte sareetan murgildua da.
-datuen, jabetzaren eta babesaren jakina du.
-hezkuntza eta antolakuntza kultura sustatzen ditu.
-tresneria teknologikoaren ezagutza du.

  • Ebaluazio hezigarria praktikatzea

Ebaluazioa funtsezko elementua da irakatsi eta ikasteko prozesuan, ikaslea nora heldu behar den, zertan den eta zer urrats behar dituen identifikatzeko.
Kasu! Blokeorik ez izaiteko, lau mezu helarazi behar zaizkie:

-helburuak gaitasunetara egokitu behar ditu ikasleak: irakasleak non den, nora hel daitekeen eta bidea zein izan daitekeen jakin behar du.
-ikasleak “gai naiz beraz egin dut” pentsa dezan lortu behar dugu
-saiakerak egitea ezinbestekoa
-huts-egiteak (ez lortzeak) beharrezkoak direla ulertarazi behar diegu

Baina, nola egiten da hori?

AFL (Assessment For Learning) estrategia erabiliz:
– irakaslearentzat, planifikatzen eta egokitzen, ikaslearen indarguneak identifikatzen, eta burasoen inplikatzea laguntzen du.
-ikasleari ikasprozesua gidatzen, inplikatzen eta motibatzen, ezagutzak besteekin elkarlanean eraikitzen eta ikasi duenaren kontzentia hartzea lagunduko dio.
Dylan Williamen arabera, ikaskuntza hobetzeko bost elementu ditugu:

  1. ikasleei feedback-a eraginkorra itzuli
  2. ikasleak beren ikasprozesuan modu aktiboan inplikatzea
  3. irakaskuntza ebaluazioaren emaitzen arabera egokitzea
  4. ebaluazioak ikasleen motibazioan eta autoestimuan duen eraginaz jabetzea
  5. ikasleak ohartzea autoebaluazioaren beharraz
  • Adimen aniztunak lantzea

Pertsona bakoitzak berezko hainbat gaitasun, ahalmen eta trebetasun ditu, testuinguruak laguntzen dion neurrian bizi eta eguneratu egiten ditu. Garderrek zazpi adimen proposatu zituen eta adimen bakoitzarentzat zertan nabarmentzen den, zer gustatzen zaion eta nola ikasten duen agertzen da ondoko taulan:

 

 

Adimen aniztasun  araberako taldekatzeak jarduerak eta espazioak garatu dituzte munduko hainbat ikastetxetan:
-ikasle bakoitzak ikasteko bere estilo proprioa da
-ikasle guziengan adimen bat edo batzuk badira

2011an, Gardnerrek beste bi adimen gehitzen ditu:
-existentziala: gizakiak bizitzaren aurrean dituen galdera nagusien aurrean-heriotzaren eta bizitzaren lekua, gure lekua munduan…-erantzuna topatzeko dugun gaitasunarekin du zerikusia
-pedagokikoa: ezagutza batzuk edo trebetasun batzuk irakasteko gaitasunaren lotua da

Bestalde, psikologia transpertsonalak garapen pertsonala lantzeko bi dimentsio ditu: psikologikoa eta espirituala; konfiantza izateko beharra, armonian bizitzeko beharra, biziari zentzua atzemateko beharra… Barnetasun hori lantzeko bi bide proposatzen ditu Lozanok:
-barnetasuna lantzen ari diren pertsonen esperientzia ezagutzea
-zenbait jarrera eta jardunbide lantzea: isiltasuna, arnasketa eta arreta.

 

Ondorioz, ikusi ditugu Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrizko teoriak ahal bezain ongi segitzeko zenbait metodo ikusi ditugu.  Gainera, ikasle eta irakasleen arteko harremana garrantzisua dela aipatu dugu. Harreman hori konfiantzaren gakoa dela erraiten ahal dugu.