Hausnarketa

Ondorioz, ikerketa honen arabera hezitzailearen errola pertsona bere osotasunean kontsideratzea da, izan ikasle hala ingurumen hurbilekoa.

Hezitzaile batentzat beharrezkoak diren elementuak aurkeztuak izan dira. Gure arabera, ikasle batek bere heziketa ahal bezain untsa burutzeko, errespetatua eta ulertua senditu behar da. Hezitzaileak berak ere bere burua galdezketatzen eta zuzentzen jakin behar du. Izan ere, ikaslearen beharrak ulertu baino lehen, gure nahiak, kexuak eta beharrak identifikatzen jakin beharko genuke.

Edozein irakasle, guraso, hezitzaileri kontseilatzeko liburua da. Teoriak, eginmoldeak eta bakoitzaren eginbeharrak izigarri argiki esplikatuak dira. Argia izateaz gain, beharrezkoak diren oinarriak esplikatua dira. Eskoletan aurkitzen dugun sufrimendu bat da ikasleak senditzen duen ikustate eskasa. Bere pertsonaren garapenean den gazte horri bere ahalak identifikatzen laguntzea beharrezkoa da bere eraikuntzarentzat. Iduritzen zaigu usaia gehiegi dugula nekeziak, ahultasunak azpimarratzeko eta ez aski alde onak, idei interesgarriak edota iritzi garrantziak ohartarazteko. Ez dugu konzientzia aski gazte horien geroa baldintzatzen dugula gure jarreren bidez. Hezitzaileak beraz gaurko gazteen geroa bideratzen dute.