Konfiantzaren pedagogiaren kontzeptua

Zer da konfiantzaren pedagogia ?

Amaia Anteroren arabera “ konfiantzaren pedagogian oso garrantzitsua da gure ikasleengan autokonfiantza, hezitzaileekiko konfiantza, ikaskideekiko konfiantza, eta inguruarekiko konfiantza lantzea, irakatsi eta ikasteko prozesua egokia, atsegina eta arrakastatsua izan dadin”. Izenak dion bezala beraz pertsonaren konfiantzan oinarritzen da, bai ingurumenarekiko, bai bere buruarekiko.

Pedagogia honek hainbat oinarri teoriko ditu. Hauen artean etologiaren bidez senak aztertzea edota konduktismotik hainbat elementu hartzea plazerraren garrantzia kondutan hartzeko, baita zigor eta errefortzuen erabilpenen desberdintasunak ulertzeko ere. Horrez gain, pedagogia sozioeraikitzailetik eta psikologoa kognitibotik ere inspiratzen da. Neurozientziak ere pedagogia honen parte handi bat errepresentatzen du : hezitzaileak hautatzen dituen jarduerak garunaren plastikotasunaren garapena baldintzatzen duela dio, inkozientziaren erabilpena kondutan hartzen du eta emozioak eta zirrarak piztea beharrezkoa dela dio ere bai. Erran daiteke beraz teoria, psikologia eta zientzia desberdinetatik elementuak hartzen dituen pedagogia dela, beti pertsona bera zentroan emanez bere errestasun eta nekeziekin.

Aurkeztuko dugun liburuak, “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi ikastolaren markoa”, azken honen oinarriak, erabilerak eta mugak aurkezten ditu. Hezitzaile baten errola eta helburuak definitzeaz gain, ikasle edota seme-alaben portaerak identifikatzea eta hauei erantzuteko moduak ezagutzea ahalbideratzen du. Praktika hori hainbat teoria eta ikerketan oinarritzen da, eta aztertu dugun pasartean gehienbat Rafael Cristobal-en ikerketak aipatuak dira.

Hasiera batean, pertsonaren zaintzarako eta garapenerako baldintzak aurkeztuko ditugu. Ondotik, testuinguruaren baldintzak aipatzekoak izanen dira taldearen eraginak, ingurumenak eta gelak sortzen ahal dituen giroak ulertzeko. Hori eta gero, ikasle eta irakaslearen ihardesteko manerak eta ukan beharreko erantzunak sakonduko ditugu. Bukatzeko beraz, laburpen baten ondotik hausnarketa bat proposatuko dugu, gure iritzia emanez.